castellano castellano català català galego galego
Nazioarteko Soka Gakkai >> Espainiako Soka Gakkai

Espainiako Soka Gakkai

Justiziako Ministerioko Erlijio Erakundeen Erregistroan 267-SG zenbakiarekin erregistratua, Espainiako Soka Gakkai gure herrialdean Nazioarteko Soka Gakkai mugimenduan sartuta dagoen erakundea da. Bere jarduerak espainiar geografia osoan zehar garatzen dira eta Espainian bakea, kultura eta hezkuntza bultzatzeko Nichirenen (1222-1282) irakaskuntza budisten ikasketan eta fedean oinarritzen dira bereziki, erakunde gisa eta bere kideek egunero egiten dituzten jarduera pribatuen bitartez. Egindako jarduera, hitzaldi, erakusketa, erakustaldi, elkarrizketa eta erlijioen arteko topaketa desberdinen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

1991 Zaragoza

Nazioarteko Soka Gakkaiko presidentea den Daisaku Ikedak Federico Mayor Zaragoza jaunarekin, garai hartan UNESCO erakundeko zuzendari nagusia zena, 1991ko martxoan izandako topaketa, Osakan (Japonia) dagoen Adiskidetasunaren Nazioarteko Zentroan.

1992 1992

Nazioarteko eta Espainiako Soka Gakkaiko ordezkariek, UNESCO erakundeak bere 200. urteurrena ospatzeko antolatutako Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuten La Laguna Unibertsitatean. Konferentzia horrek, NBEn egingo den Giza Eskubideei buruzko Mundu Konferentzia prestatzeko balio izan zuen.

1993 1993

Espainiako Soka Gakkaiko Nazioarteko Lehenengo Musika Jaialdia, Frantziako, Italiako, Erresuma Batuko eta Japoniako ordezkaritzen parte hartzearekin. Madrid Hotela.

1994 1994

"Giza Eskubideak eguneroko bizitzan" izeneko Gazteriaren Nazioarteko Konferentzia, Europako 15 herrialdetako gazteen ordezkariekin. La Laguna Unibertsitateko Areto Nagusia, 1994ko abenduaren 2a, Santa Cruz (Tenerifekoa).

1994-2

"Japoniako Artearen Altxorrak: Edo garaia (1615-1868)" erakusketa, Tokioko Fuji Museoko Bilduma. 1994ko irailaren 23tik 1995eko urtarrilaren 22ra bitartean. Juan March Fundazioa, Madril. 88 artelanen erakustaldia, XVII. mendetik XIX. mendera arteko pinturak, bionboak, tinta-marrazkiak, grabatuak, zeramika, lakazko objektuak, maskarak, armadurak eta sableak, besteak beste.

1995 1995

"Japoniako Artearen Altxorrak: Edo garaia (1615-1868)" erakusketa, Tokioko Fuji Museoko Bilduma. Otsailaren 10etik apirilaren 16ra bitartean. Caixa Catalunya Fundazioa, Bartzelona. 88 artelanen erakustaldia, XVII. mendetik XIX. mendera arteko pinturak, bionboak, tinta-marrazkiak, grabatuak, zeramika, lakazko objektuak, maskarak, armadurak eta sableak, besteak beste.

impresionistas impresionistas-2

"Inpresionista Frantsesak" erakusketa, Tokioko Fuji Museoko Bilduma. Ekainaren 24a. Santillana del Mar.

1995-2

Nazioarteko Soka Gakkaiko presidentea den Daisaku Ikedaren "XXI. mendeko zibilizazioaren egunsentiaren aurrean" izeneko konferentzia, Hiromasa Ikeda presidenteordeak aurkeztua. 1995eko ekainaren 26a, Ateneo de Santander, Santander.

1996

Espainiako Soka Gakkaiko Bakearen eta Kulturaren aldeko Emakumeen Batzordeak antolatutako mintegiak.

1996

SGIko presidentea den Daisaku Ikeda Erromako Klubeko Ohorezko kide izendatua izan zen, espainiar pentsalari nabarmena eta Erromako Klubeko presidentea den Ricardo Díez Hochleitner jaunarekin izandako topaketan, otsailaren 28a, Tokio (Japonia).

1997

"Ingurumenaren egungo egoera" izeneko eskualdeko konferentzia. Antolamendua: Espainiako Soka Gakkaiko Bakearen eta Kulturaren aldeko Emakumeen Batzordea, azaroa - abendua, Bartzelona.

1998 1998

SGIko presidentea den Daisaku Ikedak Espainiako Errege-erreginarekin izandako topaketa.

1998-2

Espainiako Soka Gakkairen 7. urteurrena ospatzeko "Bakearen nabigatzaileak itxaropenaren menderantz" izeneko Musika Jaialdia, abenduaren 8a, Bartzelona.

1999 1999

"Zientzia eta Jakinduria" konferentzia, García doktorea, urriaren 10a, Espainiako Soka Gakkairen Zentroa, Madril.

Konferentzia Zikloa "Mende berriaren obertura". "Hezkuntzaren ikuspegia XXI. menderantz " Tsunesaburo Makiguchiren obrari buruzko oharrak. Francisco Rubio doktorea, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatearen (KHLPU) errektore fundatzailea. "Artea eta emakumea XXI. mendean" Lola Massieu, Arte Ederren eta Interpretazioen Kanarias Saria, 1990. Kanaria Handiko Las Palmaseko Alaba Kutuna, 2003; urriaren 31, Kanaria Handiko Las Palmas.

2000 2000

"Tolerantzia aktiboa bizikidetza harmoniatsu batentzat" Konferentzia Zikloa, Tokiko agintariekin, Amnistia Internazionaleko Tenerife Taldearekin, Ingurumeneko Turismo Kalitate Iraunkor eta Bakearen Sustapeneko Masterraren Ordezkaritzarekin batera, Nazio Batuen bake Unibertsitateak sustatua. Salvador Quintero doktorearen konferentzia, teologoa eta La Laguna Unibertsitateko Didaktika Berezien Saileko zuzendaria. Abenduaren 10a, Villa de la Orotava, Tenerifeko SC.

2001 2001

"Budismoaren betebeharra XXI. mendean" izeneko konferentzia, apirilaren 8a, Selves y Carner Auzo Etxea, Manresa, Katalunia.

XXI. mendeko gizarteari budismoak egiten dion ekarpenari buruzko jardunaldiak: Hezkuntzari buruzko ideiak eta proposamenak. Balioa sortzea/ SGIren jarduera soziala / Nichirenen erlijio erreforma / Kulturari buruzko ideiak eta proposamenak / Osasuna eta gaixotasuna / Komunikabideak, populazioan duten inpaktua eta eragina / Shakyamunitik SGIra arte, budismoaren garapena XXI. mendera arte. Uztaileko asteburuak, Espainiako Soka Gakkaiko Zentroak Tenerifeko Santa Cruzen eta Kanaria Handiko Las Palmasen.

2002 arte-niños arte-niños-2

"Munduko neska-mutilen artea" Nazioarteko Erakusketa. Munduko 126 herrialdetako neska-mutilek egindako 150 marrazkien erakustaldia. Honako hauen laguntzarekin: Villa de la Orotavako Udal Gorena, Liceo de Taoro Elkartea, Vicente Ferrer Fundazioa, Tenerifeko Santa Cruz UNICEF Batzordea eta Amnistia Internazional. Ekainaren 19tik uztailaren 12ra bitartean, elkarrekin San Agustín Kultur Etxea eta Liceo de Taoro Kultur Elkartea, Villa de la Orotava, Tenerife.

arte-niños-3 arte-niños-4

"Munduko neska-mutilen artea" Nazioarteko Erakusketa. Munduko 126 herrialdetako neska-mutilek egindako 150 marrazkien erakustaldia. Honako hauen laguntzarekin: Casa de Colón, Kanaria Handiko Kabildoko Kultura Arloa, Vicente Ferrer Fundazioa eta Las Palmaseko UNICEF Batzordea. Urriaren 15etik azaroaren 3ra bitartean, Colon Museo Etxea, Gran Kanaria Handiko Las Palmas.

2003

"Munduko neska-mutilen artea" Nazioarteko Erakusketa. Munduko 126 herrialdetako neska-mutilek egindako 150 marrazkien erakustaldia. Honako hauen laguntzarekin: Teldeko Udal Txit Prestua, Vicente Ferrer Fundazioa eta Las Palmaseko UNICEF Batzordea. Apirilaren 8a, Teldeko Udal Txit Prestuko Udaletxea, Kanaria Handia.

JaimeI

"Gandhi, King, Ikeda, Bake Eraikitzaileak" izeneko bideoaren aurkezpena, Morehouse Unibertsitateko (Georgia, Estatu Batuak) Martin Luther King Nazioarteko Zentroak babestua. " XXI. mendeko humanismoa, bakerako proposamen bat" izeneko konferentzia eta eztabaida, Bakerako filosofiaren UNESCO Katedrako jarduera akademikoen barruan. Azaroaren 20a, Giza Zientziak eta Gizarte Zientzien Fakultateko Areto Nagusia, Jaime I Unibertsitatea, Castelló.

2004 2004

"Eraiki dezagun bake-kultura bat munduko haurrentzat" izeneko erakusketa, Munduko Erlijioen IV. Parlamentua irekitzeko ekitaldien barruan, Kulturen Forum Unibertsala, uztailaren 7a, Bartzelona.

2004-2

Erlijioen arteko elkarrizketa "Tradizio Erlijioso Desberdinen ahotsa" honako tradizio hauen arteko topaketa: Musulmana, Protestantea, Budista Zen, Katolikoa, Hindua, Kristau Eliza Essenia, Taoista, Ateoa, Baha'i eta Soka Gakkai, uztaila, Munduko Erlijioen IV. Parlamentua, Kulturen Forum Unibertsala, Bartzelona.

2005 2005

Bake Globala eta Politiken Ikerketarako Toda Institutuak urtero antolatzen duen konferentzia, bost kontinentetako 29 herrialdetako 60 espezialisten partaidetzarekin. P.E.A.C.E. (Bakea, Hezkuntza, Artea, Kultura eta Ingurunea) proiektuaren aurkezpena, elkarrizketa eta bakearen aldeko zibilizazio global bat sortzeko. Honako hauen babesarekin: Fundazioen Iberoamerikar Konfederazioa eta Erroma Klubeko Espainiako Kapitulua. Ricardo Díez Hochleitner jaunak emandako "Bakerako hezkuntza: munduko hiritarrak prestatzea" konferentzia eta Federico Mayor Zaragoza jaunak eskainitako "Zer da Bake Kultura bat?". Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK), maiatzaren 25-27a, Madril.

2005-2

"Erronka egin ezazu Humanismoaren agertokian" Bakearen alde Gazteen Kultur Jaialdia, "Bakearen nabigatzaileak" Sarien lehenengo edizioa, Ricardo Díez Hochleitner jaunari eta Vicente Ferrer jaunari Espainiako Soka Gakkaik emandako saria; abenduaren 4a, Madrilgo Biltzar Jauregia. 2006

"Iraultza isila" izeneko dokumentalaren eta "Aldaketaren haziak: Lurraren Gutuna eta giza ahalmena" erakusketaren aurkezpena Espainian- SGIk sortutakoak, Lurraren Gutunaren ekimenarekin batera- Fundación Valores delakoaren II. Kongresu Berezian "Mundu Hobea egiteko Proiektuak eta Utopiak", apirilaren 22-23, Kongresuen Udal Jauregia, Nazioen Eremua, Madril.

Espainiako Soka Gakkai
Helbide soziala: C/ Infanta Mercedes, 58 28020 MADRIL
Tel.: 915 791 839 Faxa: 915 792 136

Bartzelona
C/ Entença, 114 080015-BARCELONA
Teléf. 932 263 733 Fax 932 266 546

Tenerife
C/ Enrique Wolfson, 18 3800- TENERIFEKO SANTA CRUZ.
Teléf. 922 290 205 Fax 922 290 246

Kanaria Handiko Las Palmas
Alcalde J. Ramírez Bethencourt, 10 bjos. D 35003-KANARIA HANDIKO LAS PALMAS.
Teléf. 928 384 152 Fax 928 384 212

Copyright © SGEs 2007 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML