castellano castellano català català galego galego
Soka Gakkai >> Nazioarteko Soka Gakkai >> SGIren gutun organikoa

SGIren gutun organikoa

Guk, Nazioarteko Soka Gakkai osatzen duten erakundeak ordezkatzen ditugunok, Nichiren Daishoninen budismoaren filosofian eta idealetan oinarritutako bakea, kultura eta hezkuntzaren alde lan egiteko asmoaren eta xedearen aldekoak gara.

Aitortzen dugu gizateriak bere burua ez zuela, historiaren beste momentu bakar batean ere, honako hauen artean hain gorabeheratsu ikusi: gerra eta bakea, diskriminazioa eta berdintasuna, pobretasuna eta oparotasuna, XX. mendean egon zen bezala. Mende horretan teknologiaren eta industria militarraren garapenak, arma nuklearretan ereduz adierazita, giza espeziearen biziraupena bera zalantzagarria den egoera bat sortu du; bidegabeko diskriminazio etniko eta erlijiosoaren errealitateak gatazken ziklo amaigabea eragiten du; gizateriaren norberekeriak eta neurrigabekeriak mundu mailan arazoak handiagotu ditu, esate baterako: inguru naturalaren degradazioa eta nazio garatuen eta garapen-bidean dauden herrialdeen arteko zuloaren handitzea, gizateriaren etorkizunerako ondorio larriekin.

Seguru gaude Nichirenen budismoa bizitzaren duintasun gorenarekiko errespetuan eta nork bere baitan duen erruki batean oinarritzen den filosofia bat dela; pertsonei berez duten jakinduria lantzeko eta sorrarazteko aukera ematen die, eta giza espirituaren sormena elikatzen du zailtasunak eta gizateriak aurre ematen dien krisiak gainditzeko, eta bakean eta bizikidetza harmoniatsuan bizi den gizarte bat ahalbidetzeko asmoz.

Beraz, guk, SGI osatzen duten erakundeak ordezkatzen ditugunok, munduko hiritarren aldeko bandera jasotzea, tolerantziaren espirituaren eta humanismo budistan oinarritutako giza eskubideekiko errespetuaren alde egitea erabaki dugu. Gainera, elkarrizketaren eta indarkeriarik ezarekin hartutako konpromiso etenezinean oinarritutako ekintza zehatzen bitartez, gizateriak aurre egin behar dien arazo globalei irtenbidea aurkitzen lagundu nahi dugu, eta honen bidez gutun organiko hau egiten dugu eta honako asmo eta printzipio hauek aitortzen ditugu:

Asmoak eta Printzipioak

1. SGIk gizateria osoaren bakea, kultura eta hezkuntzaren alde lan egingo du, giza bizitzaren duintasuna errespetatzen duen budismoan oinarrituz.

2. SGIk, munduko hiritarrek osatzen duten erakundea den aldetik, gizakiaren oinarrizko eskubideak babestuko ditu, inolako diskriminaziorik egin gabe.

3. SGIk kultu-askatasuna errespetatu eta babestuko du.

4. SGIk Nichiren Daishoninen budismoaren ulermena bultzatuko du, pertsonen arteko harremanaren alde eginez, horrela gizabanako bakoitzaren zoriontasuna lortzen laguntzeko.

5. Afiliatutako bere erakundeen bitartez, SGIk bere kideak adoretuko ditu hiritar onak izan daitezen eta gizartearen oparotasunean lagun dezaten.

6. SGIk, herrialde bakoitzean nabarmentzen diren baldintzen arabera, afiliatutako bere erakundeen independentzia eta autonomia errespetatuko ditu.

7. Budismoa bereizten duen tolerantzia-espirituan oinarrituta, SGIk gainerako erlijioak errespetatuko ditu, haiekin elkarrizketan jardungo du eta euren lankidetza bilatuko du gizateria osoan eragina duten funtsezko gaiei irtenbidea aurkitzeko.

8. SGIk kulturen aniztasuna errespetatuko du eta euren arteko harremana bultzatuko du, horrela, elkarren arteko ulermen eta harmoniaz osatutako nazioarteko komunitate bat sortuz.

9. SGIk izadiaren eta ingurumenaren babesa bultzatuko du, bizikidetza sinbiotikoaz budismoak duen ideia oinarritzat hartuz.

10. SGIk hezkuntzaren alde egingo du, egiaren bilaketari dagokionez, baita jakintzaren aurrerapenari dagokionez ere, gizabanakoei garatzeko eta bizitza betegarri eta zoriontsu batez gozatzeko aukera emateko.

Copyright © SGEs 2010 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML