castellano castellano català català galego galego
ALBISTEAK >> Parlamento de las Religiones

ESPAINIAKO SOKA GAKKAIK IV PARLAMENT CATALÀ DE LES RELIGIONS DELAKOAN PARTE HARTUKO DU

Espainiako Soka Gakkaik, datorren ekainaren 14an LLeidan ospatuko den Erlijioen IV. Parlamentuan parte hartuko du “Espiritualidad, Mujer y Sociedad. Unidad en la Diversidad” izenburua duen hitzaldiarekin.

Gertaera hau, mundu osoan egiten ari diren jarduketa ugariren barruan dago, aurten, abenduan, Melbournen (Australia) egingo den “Munduko Erlijioen Parlamentua 2009” delakoaren aldez aurreko ekintza gisa.

IV Parlamento Catalán de las Religiones honek, elkarrizketan aritzeko eta esperientziak konpartitzeko tarte eta gune izan nahi du, erlijioez haratago joan eta Nazio Batuek elkarrizketan jarduteko egiten dituzten ahaleginei laguntza ematen saiatuz, emakumearen balio espiritual eta soziala berreskuratzeko asmoz.

Espainiako Soka Gakkaik, “La mujer y las diferentes tradiciones” mahaian txostengile gisa parte hartuko du.

Ekitaldi honetako egitaraua ezagutu nahi izanez gero, web orri hauek bisita ditzakezu:

http://www.parlament2009.org/pages/programa
http://www.parliamentofreligions.org

Archivo de noticias >> Otros meses
Copyright © SGEs 2010 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML