castellano castellano català català galego galego
Budismoa >> Hastapenak

Hastapenak

Budismoa, gizakien sufrimenduari irtenbidea aurkitzeko pertsona batek ekindako bilaketarekin hasi zen. Shakyamuni (Sidarta Gautama), Buda edo "esnatu dena" bezala ezagutua, Indian duela 2.500 urte inguru bizi izan zen. Shakyamuni printze bat zen eta luxuz inguratuta hazi zen, baina, oso gaztea zelarik, bizitzak berekin dakartzan halabeharrezko sufrimenduek harrituta utzi zuten. Sufrimendu horiek berak horrela laburtu zituen: mundu dohakabe honetan jaiotzea, gaixotzea, zahartzea eta hiltzea.

Shakyamunik, berak lortutako ulermena jendearekin partekatzeko, bere bizitza India osoan barrena bidaiatzen igaro zuen. Bizitza hori erruki eta bizitasunez betea izan zen, eta hori ez dator bat gaur egun berari buruz dagoen irudiarekin, hau da, naturaz gaindiko Buda; aparte dagoen figura bat, gurekin zerikusirik gabe isolatuta eremu argitu batean aurkitzen dena.

Copyright © SGEs 2007 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML