ERAKUSKETA: "Del armamento al desarme nuclear: Nada menos que ser humano"
"Del armamento al desarme nuclear: Nada menos que ser humano" izeneko erakusketa Espainiako Soka Gakkaiko Bakearen aldeko Gazteen Batzordeak prestatu du, 1957ko irailaren 8an Yokohaman (Japonia) Soka Gakkaiko bigarren presidentea izan zenak (Josei Toda) arma nuklearrak deuseztatzeko egindako adierazpenaren 50. urteurrena dela kausa.
Erakusketaren helburua da, hain zuzen ere, adierazpen horren indarraldia ageriko egitea eta era horretako armen deuseztatze eraginkorrera bideratutako kontzientziazio eta ekintza bat sustatzea, hori baita gizakiak duen gaitasun suntsitzailearen adierazpenik handiena. Erakusketa osatzen duten hamazazpi panelek irudikatu dute, batetik mehatxu nuklear globalaren izaera eta larritasuna, eta bestetik, gaur egunera arte nolabait murriztea lortu duten ekimen esanguratsuak, baita etorkizuneko aukera itxaropentsuak ere.
* Nazioarteko Soka Gakkaiko presidentea den Daisaku Ikedaren hitzak

















