castellano castellano català català galego galego
Budismoa >> Nichirenen Budismoa

Nichirenen Budismoa

Nichirenen filosofia Shakyamuniren irakaspenetan oinarritzen da. Shakyamuni budismoaren fundatzaile historikoa da eta duela 2.500 urte inguru Indian bizi izan zen. Bere irakaspenak sutra gisa erregistratu ziren eta Asia osotik barreiatu ziren, Budismoaren makina bat eskola desberdin sortuz.

Nichiren Japonian bizi izan zen ezegonkortasun sozial eta hondamendi naturalen garai nahasian. Jende arruntak, bereziki, asko sufritzen zuen gizarte feudal gogor horretan. Egoera horrek kezkatuta, Nichirenek, apaiz gaztea zela, inguruan zuen sufrimenduari konponbidea bilatzen hastea erabaki zuen. Sutra budistak sakonki aztertu ondoren, Budaren argialdiaren funtsa, eta sufrimendua eta nahasketa soziala deuseztatzeko bidea Lotoaren Sutran zegoela ulertu zuen. Sutra horrek dio pertsona guztiek, haien generoa, gaitasuna edo izaera soziala edozein dela ere, buda baten gaitasunak berez dituztela eta, horregatik, errespeturik handiena merezi dute.

Sutrari buruzko bere ikasketak oinarritzat hartuz, Nichirenek bakoitzaren bizitzan ezkutuan dagoen buda-izaeraren bizi-baldintza zabaldu eta azaltzeko Nam-myoho-rengue-kyo errezitatzea praktika unibertsal gisa ezarri zuen. SGIko kideek uste dute fedean eta bizitzaren errealitatean murgildutako ekintzak barne hartzen dituen jardutean egindako ahaleginei esker, eta jakituria eta errukia oinarritzat hartuz, buda-izaera beraren ulermenera hel gaitezkeela.

Nichirenek irmoki sinesten zuen budismoaren benetako helburua jendea mundu errealean bizitzeko trebatzea zela eta, arazoei aurre egitean, indartzea eta haien bizitzak aldatzea eta gizartea hobetzea. Nichirenen budismoa bizitza ororen funtsezko duintasuna errespetatzen duen filosofia bat da eta bakoitzaren zoriontasunaren eta besteen zoriontasunaren arteko lotura sakona nabarmentzen du.

Copyright © SGEs 2007 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML