castellano castellano català català galego galego
Argitalpenak >> Liburuak

Liburuak



develando los misterios de la vida y la muerte Develando los misterios de la vida y la muerte, sabiduría budista para la vida, Daisaku Ikeda, Emecé Editores, 2006

Zer da bizitza? Zer gertatzen da hil ondoren? Nola aurka egin jaiotzen garenetik hil arte gertatzen zaizkigun oztopoei eta minei? Liburu honetan Ikeda jaunak Nichirenen budismoaren ondare filosofikoaren bitartez existentziari buruzko galdera nagusiak aztertzen ditu. ISBN 950-04-2756-7

elige la vida Elige la vida, Arnold J. Yoynbee-Daisaku Ikeda, Emecé Editores, 2002

Arnold Toynbeek (historialari britainiar ospetsua, historiari buruzko azterlan ikaragarriagatik mundu osoan ezaguna denak) eta Daisaku Ikedak (Nazioarteko Soka Gakkai erakundeko presidenteak), Toynbee irakaslea hil baino lehentxeago, ahoz eta posta bidez, gaur egungo bizitzak dituen funtsezko zenbait arazori buruzko elkarrizketa garrantzitsu hau izan zuten. Edizio berria, Oxfordeko unibertsitateko Richard L. Gage irakasleak koordinatu eta bildumatu duena. ISBN 950-04-2417-7.

educación para una vida creativa Educación para una vida creativa, Editorial UFLO, 1998.

Tsunesaburo Makiguchi jaunak (1871-1944), eskola-maisua eta Soka Gakkai erakundearen sortzailea, baieztatzen zuen, bere garaiari eta inguruari modu harrigarrian aurrea hartuz, hezkuntzaren helburua hauxe izan behar zela: haur bakoitzak duen sormenezko ahalmena sustatzea, sistema gobernatzailerako zerbitzarien "masako produkzioa" sustatu beharrean. Ideia hori argi eta garbi adierazten du liburu honetan. ISBN 987-97084-1-5.

jose marti Diálogo sobre José Martí, el Apóstol de Cuba, Daisaku Ikeda y Cintio Vitier, Centro de Estudios Martinianos, La Habana, Cuba 2001.

Martiren Programaren Bulego-zuzendaria den Armando Hart Dávalos jaunaren hitzetan, Ikeda eta Vitier doktoreen artean xalotasun handiz ezagutarazten zaigun erudizio-topaketa horrek erakusten digu nola kulturak giza adimenaren alde egiten duen, eta orain goza dezakegun bezalako hizketa intelektual baten garrantzian pentsatzera bultzatzen gaitu. ISBN 959-7006-48-0

el nuevo humanismo El Nuevo Humanismo, Daisaku Ikeda, Fondo de Cultura Económica, México, 1999.

Daisaku Ikedaren pentsamendu nagusian ideia hau dago: autotransformazioa gizabanako bakoitzaren bizitzan gizakiaren zoriontasuna eta bake iraunkorra lortzeko gakoa da, edozein erreforma sozial edo egiturazko baino gehiago. El nuevo humanismo izeneko liburua lehenengo aldiz 1996an argitaratu zen, eta Daisaku Ikedak mundu osoko zenbait unibertsitate eta erakunde famatutan egindako hitzaldirik hoberenak dakartza. ISBN 968-16-6044-7 eta 968-16-6075-7.

en busca de la paz En busca de la paz, Linus Pauling-Daisaku Ikeda, Emecé 1995.

Linus Pauling jaunak, partekatu gabeko bi Nobel sari (kimikakoa 1954an eta bakearena 1962an) izan dituen pertsona bakarra, eta Daisaku Ikedak honako gai hauei buruz elkarrizketan jardun zuten: ikasleen azterlanak eta jarduerak, interes intelektualak; fisika eta kimika; filosofia, gazteriaren eta gizateriaren etorkizuna, berraragiztapena, biologia molekularra eta manipulazio genetikoa; Einstein, bonba atomikoa eta mehatxu nuklearra, leherketa demografikoa; gerrarik eta armamentismorik gabeko mundu baten aukera. ISBN 950-04-1516-X.

valores humanos en un mundo cambiante Los valores humanos en un mundo cambiante, Daisaku Ikeda-Bryan Wilson, Emecé 1993.

Jorratzen diren gai barietate zabalaren artean, honako hauek nabarmentzen dira: erlijioaren rol soziala, garai modernorako etika, norberaren moralaren zeregina, arrazionaltasunaren mugak, indarkeriarik ezaren printzipioak, suizidioaren etika eta heriotza-zigorra, eta nazionalismoaren izaera. ISBN 950-04-1286-1.

disertación sobre los capitolos Hoben y Juryo Disertación sobre los capítulos "Hoben" y "Juryo" del Sutra del Loto, Daisaku Ikeda, SGEs1998.

"Hoben" -Medios Hábiles- eta "Yuryo" -Revelación de la vida eterna del Buda- kapituluei buruz Daisaku Ikedak egindako irakurketa. Nichirenen budismoaren ikuspuntutik, Lotoaren Sutrako 28 kapituluen oinarria osatzen duten bi kapituluak dira.

aprendamos del gosho Aprendamos del Gosho : La eterna enseñanza de Nichiren Daishonin, Daisaku Ikeda, SGEs 2003.

Nichiren Daishoninen filosofia humanista argitzeko asmoz, Daisaku Ikedak Nichirenen idazki batzuei buruz (japonieraz gosho deitzen direnak, non "sho" hitzak "idazkiak" esan nahi duen eta "go" ohorezko aurrizki bat den) hitz egiten du.

diálogo sobre la religión humanística Diálogo sobre la religión humanística: El mundo de los escritos de Nichiren Daishonin, 2 volúmenes. Diálogo entre Daisaku Ikeda con los responsables del Departamento de Estudio de la Soka Gakkai. SGEs, 2003-2005.

Elkarrizketa honetan, Nichiren Daishoninen bizitzaren gertaerarik adierazgarrienak aurkitzen ditugu, baita bere inguruko gizarte-, giza- eta erlijio- egoera ere eta bere irakaskuntzaren eta bere bizitzaren benetako esanahia. Ikeda presidenteak Nichirenen idazkiei buruzko punturik garrantzitsuenak azpimarratzen ditu, irakaspenezko alderdi garrantzitsuenak sakonduz.

diálogo sobre la religión humanística 2 Diálogo sobre la religión humanística: El mundo de los escritos de Nichiren Daishonin, 2 volúmenes. Diálogo entre Daisaku Ikeda con los responsables del Departamento de Estudio de la Soka Gakkai. SGEs, 2003-2005.

Elkarrizketa honetan, Nichiren Daishoninen bizitzaren gertaerarik adierazgarrienak aurkitzen ditugu, baita bere inguruko gizarte-, giza- eta erlijio- egoera ere eta bere irakaskuntzaren eta bere bizitzaren benetako esanahia. Ikeda presidenteak Nichirenen idazkiei buruzko punturik garrantzitsuenak azpimarratzen ditu, irakaspenezko alderdi garrantzitsuenak sakonduz.

la nueva revolución humana 1 La nueva revolución humana, vol 1 Daisaku Ikeda, SGEs 2003.

Eleberri gisa 1960ko urriaren 2tik aurrera gertatutako gertaeren erregistroa, data horretan Daisaku Ikeda Soka Gakkaiko hirugarren presidente bihurtzen baita. Hitzaurrean hauxe irakur daiteke: "Gerra-mende hau bake-mende bihurtzeko, giza bizitzari datxekion indar mugagabea landu behar dugu. Hori da "giza iraultza", eta horixe izango da eleberrian zehar etengabe agertuko den gaia. Liburuki honek honako kapitulu hauek ditu: La salida del sol, Un nuevo mundo, Otoño dorado, La luz de la misericordia, Los pioneros.

la nueva revolución humana 2 La nueva revolución humana, vol 2 Daisaku Ikeda, SGEs 2003.

liburukiaren jarraipena da eta honako kapitulu hauek ditu: La vanguardia, El entrenamiento, Esfuerzo denodado, El estandarte del pueblo

sabiduría del sutra del loto

La sabiduría del Sutra del Loto, Diálogo sobre la religión del siglo XXI, SGEs desde 2001, 8 volúmenes

Lotoaren Sutrako 28 kapituluei buruz Daisaku Ikeda presidenteak Soka Gakkaiko Azterlan Saileko arduradunekin izandako elkarrizketa (oraingoz 1etik 4ra argitaratu dira).

Florence Nightingale Reflexiones sobre Florence Nightingale, Tributo al Siglo de la Mujer, Daisaku Ikeda. SGEs, 2005.

Daisaku Ikedak liburu honen 1. kapituluan zera baieztatzen du: XXI. mendea bizitzaren, osasunaren eta emakumearen mendea da. Emakumeen aroa aurreratuz bide berriak ausardiaz ireki eta XIX. mendeko muga berrietan barneratu zen emakume aitzindari eta adoretsu baten istorioa da. Hunkigarria da, benetan, erizaintza modernoaren sortzailea izan zen Florence Nightingale (1820-1910) izeneko emakumearen istorioa.

Copyright © SGEs 2007 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML