osteguna, 2010-03-11
Nazioarteko Soka Gakkai (SGI), 190 herrialde eta lurraldetan 12 milioi kide baino gehiagok osatzen duten elkarte budista bat da.
SGIko kideentzat, budismoa filosofia praktiko bat da eta pertsonei indartzeko aukera ematen die, baita euren barrua aldatzeko aukera ere, berezkoa duten ahalmena ahalik eta gehien garatu eta bizitzaren erantzukizuna beren gain hartu ahal izateko.
Gizartearekin konprometitutako praktikatzaile budista gisa, SGIko kideek eguneroko bizitzan ekintzak egiten dituzte konfiantzarekin bizitzeko gaitasuna hedatzeko, edozein egoeratan balioa sortzeko eta lagunen, senideen eta bere komunitatearen ongizatean laguntzeko. SGIren ekintzek bakearen, kulturaren eta hezkuntzaren garapena lortu nahi dute.
"Bizi gaitezen atsegin handiz.Borroka egin dezagun ideal zintzoen bila.Hori da gure bizitza duin bihurtzen duena."

