castellano castellano català català galego galego
Soka Gakkai >> Nazioarteko Soka Gakkaira afiliatutako erakundeak

Nazioarteko Soka Gakkaira afiliatutako erakundeak

Daisaku Ikedak mundu baketsu bat lortzeko SGIren helburua errealitate bihurtzeko egiten dituen ahaleginek, bakea, hezkuntza eta kultura-trukearen alde lan egiten duten erakunde ugari sortzera eraman dute.

UniSoka UniSokaUSA sokaShool

Tsunesaburo Makiguchiren pentsamenduan oinarrituta, Ikedak hezkuntza-erakunde ugari sortu zituen, ikasleengan jakinduria eta gizatasunaren garapena adoretzeko, eta mundu baketsu bat zehazten laguntzeko asmoz. Japonian, Soka hezkuntza-sistema lorategietatik hasi eta graduondoko ikastegietara arte arduratzen da.

Horrez gain, Singapurren, Brasilen, Hong Kongen eta Malaysian haurtzaindegiak daude; eta Aliso Viejo izeneko hirian (Kalifornia) kokatutako Estatu Batuetako Soka Unibertsitateak, arte liberaletako mailako karrerak eskaintzen ditu. Bere ikasketa-plana hiritartasun globala sustatzeko idealean oinarritua dago, eta hizkuntza-programak barne hartzen ditu atzerrian hobekuntza-ikastaroak eginez; esandakoaz gain, arazo globalen eta giza egoeraren ikaskuntza sustatzen ditu.

soka hezkuntza-sistema gizarteari irekita dago eta heziketa ez-konfesionala eskaintzen du, Makiguchik azaldutako balioa sortzeko hezkuntza-filosofian oinarrituz. Hauxe da hezkuntza-erakundeek duten asmoa: ikasle bakoitzak daukan sormenezko ahalmen bakarra bultzatzea. Japoniako Soka Unibertsitateak mundu osoko 90 unibertsitate baino gehiagorekin truke-programak ditu.

CBISigloXXI

Cambridgen kokatua, Massachussets (Estatu Batuak), 1993an Daisaku Ikedak sortutako bakearen aldeko nazioarteko institutu bat da. SGIk adierazitako balioa sortzeko filosofian inspiratuta, BRC delakoak, elkarrizketa eta hezkuntzaren bitartez bake-kulturak eraikitzeko lan egiten du. Bere programek eta argitalpenek, hiritar guztientzako hezkuntzan arreta jartzen dute, bakea lortzeko emakumeak duen lidergoan, eta partaidetza sozialaren filosofian eta praktikan, toki mailan zein maila globalean. Hauxe da programa horien helburu nagusia: Estatu Batuetan bizi den isolazionismo, indarkeria eta gerraren kultura, harmoniak, indarkeriarik ezak eta bakeak bereizten duen kultura batean aldarazten laguntzea.

Komunitate globalaren zentzu sakonagoa sortzeko, BRC delakoak kultura arteko elkarrizketarako topaketa bat inauguratu zuen, 2004ko udazkenean. Lehenengo topaketaren xedea Ipar Amerikako traszendentalismoaren eta ekialdeko jakinduriaren artean bat datozen puntuak bilatzea zen; eta bigarren topaketak, 2005ean egindakoa, Walt Whitman poetaren poesiak eta izaerak mundu osoan izan zuten erantzunak aztertu zituen. BRC delakoaren argitalpenen artean Educating Citizens for Global Awareness (Kontzientzia globaleko hiritarren heziketa) izenekoa aipatu behar da, baita indarkeriarik eza sustatu eta Lurraren Gutuna aztertzen duten aurreragoko izenburuak ere.

Min-On

Min-On Kontzertu Elkartearen helburua, herrialdeen arteko elkar aditzea eta adiskidetasuna sakontzea da, munduan musika eta kulturaren trukearen bidez, bere ustetan espresio artistikoaren bitartez bakea lortzea posible delako, nazionalitate, arraza eta hizkuntza desberdintasunak gaindituz. 1963an sortu zenetik, Tokion egoitza duen Min-On elkarteak, musika, dantza eta beste kultura-interpretazioen trukeak antolatu ditu 92 herrialde eta eskualdetako talde artistikoekin.

Min-On elkarteak, halaber, musikako liburutegi bat eta museo bat zabaldu ditu; lehiaketak antolatu ditu gazte adimentsuak adoretzeko asmoz, eta eskoletan kontzertuak doan eskaini ditu.

MuseoArtFuji

Fuji Arte Ederren Museoak (1983an sortua), japoniarrek ikusi ahal izateko latitude desberdinetako herrien herentzia kulturalaren altxorrak izatez gain, munduko museoen eskueran bere artelanen bilduma ere badauka. Ekialdeko eta Mendebaldeko 25.000 obra zahar eta moderno baino gehiago ditu, hala nola: pinturak, zeramikazko eskulangintzak, lakaz egindako objektuak, kaligrafiak, xilografiak, eskulturak eta argazkiak.

InstToda

Daisaku Ikedak sortua, 1996an eratu zen, arma nuklearrak deuseztatzeko premiazko beharra bete-betean aitortu zuen bakezale sutsua zen Soka Gakkaiko bigarren presidenteak, Josei Toda, defendatzen zituen idealen ohoretan. Institutuak bakearen aldeko ikertzaileak, legegileak eta zibilizazioen arteko elkarrizketa eta bakea eraikitzearekin zerikusia duten proiektuetako ekintzaileak elkartzen ditu.

Institutuaren ikerketa-programak, bost kontinenteetako 500 intelektual eta aditu baino gehiagorekin harremanak sortu ditu, eta giza segurtasunari, erregionalizazioari eta demokratizazioari buruzko gaiez arduratu da. Hitzaldiak egin ditu Londresen, Berlinen, Durbanen, Zipren, Istanbulen, Okinawan, Tokion, Madrilen, Vancouverren eta Budapesten, eta bakeaz aritzen diren aditu ospetsuenen lanak barne hartzen dituzten 16 liburuki baino gehiago argitaratu ditu.

InstFilOrient

Ekialdeko Filosofia Institutua 1962an sortu zen. Ikerketa-zentro honen xedea, Asiako balio handiko herentzia filosofikoa munduko pertsona guztiei eskuratzeko aukera ematea da. Ekialdeko Filosofia Institutuak zentroak ditu Japonian, Erresuma Batuan, Frantzian, Errusian, Hong Kongen eta Indian, eta arazo sozial eta zientifikoei buruzko mintegiak, hitzaldiak eta sinposioak eskaintzen ditu, budismoaren eta beste erlijio batzuen ikuspegitik. Gainera, tradizio kultural desberdinetako intelektualekin trukeak antolatzen ditu.

Soka Gakkairen babesarekin, institutu honek argitaratutako eskuizkribu budistek testu zaharrak zaintzen eta intelektual eta ikasleentzat eskuragarri bihurtzen lagundu dute. Era berean, institutuak jatorrizko eskuizkribu budisten erakusketak antolatu ditu, San Petersburgon egoitza duen Errusiako Zientzien Akademiaren Ekialdeko Azterlanen Institutuarekin lankidetzan arituz.

Copyright © SGEs 2007 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML