Legezko abisua
Erabiltzeko baldintzak eta pribatutasuna
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak aurreikusitakoa betez, website hau Espainiako Soka Gakkairena dela jakinarazi nahi da.
Helbide soziala: Infanta Mercedes kalea, 58-28020, MADRIL.
Tel.: 915 791 839 Faxa: 915 792 136
Loturak
Website honek erabiltzaileen esku jartzen ditu, hirugarren batzuek kudeatzen dituzten orrialdeetara joateko aukera ematen duten loturak.
Espainiako Soka Gakkaik ez du aipatutako orrialdeetako edukia egiaztatzen, link bat ezartzen duen momentuan eta horrela egiten du, eduki horiek indarrean dagoen legeria betetzen duten uste osoa duelako. Hala ere, Espainiako Soka Gakkai ez da, inolaz ere, web orrialde horietako zerbitzu, eduki, informazio, datu, fitxategi eta bestelako edozein material-motaren erantzule egiten, eta ez ditu ontzat ematen; horrez gain, ez ditu kontrolatzen aipatutako materialen segidako aldaketak, ez da horien erantzule egiten eta ez ditu onartzen. Egokitzat joko balu edo agindu judizial zein administratibo bidez eskatuko balitzaio, Espainiako Soka Gakkaik legeria aplikagarria hautsi edota hirugarrenen eskubideei kalte egiten dieten web orrialdeetarako loturak bertan behera utziko ditu.
Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak
Web honetako diseinua, irudiak, edukiak eta osatzen duten gainerako elementuak, Espainiako Soka Gakkairenak dira.
Ondorioz, www.sgi-es.org web orrialdera sartzen den erabiltzeak inola ere ezingo du ezer kopiatu, aldatu, banatu, erreproduzitu, argitaratu edo web orrialde honetan dauden informazioa eta elementuak erabiliz produktu berriak edo zerbitzuak saldu edo sortu. Edukiak ikustarazi, deskargatu edota erreproduzitu ahalko dira, betiere erabiltzeak berak erabiltzeko eta ez merkaturatzeko baldin bada.
erabiltzeko eta ez merkaturatzeko baldin bada. Eskubideak eta erantzukizunak
Espainiako Soka Gakkai ez da http://www.sgi-es.org URLetik eskainitako zerbitzuen erabileratik sor daitezkeen edozein kalte-galeren erantzule egingo.
Espainiako Soka Gakkaik, aldez aurretik jakinarazi gabe, www.sgi-es.org web orrialdetik eskainitako edozein zerbitzu bertan behera utzi edo aldatzeko eskubidea gordetzen du, baita, aurretiaz abisatu gabe, baldintza horiek aldatzeko eskubidea ere.
Pribatutasun-politika
Interesdunak www.sgi-es.org web orrialdeko inprimakietan emandako datu pertsonalei dagokienez, datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Legean ezarritako indarrean dagoen araudia eta lege hori arautzen duen gainerako legerian zorrozki betetzen da. Horrez gain, erabiltzaileari jakinarazten zaio aipatutako datuak fitxategi batean sartuko direla tratamendu automatizatua izan dezaten, eta interesdunak aipatutako tratamendurako baldintza orokor horiek onartu beharko ditu.
Datu horiek, erabiltzaileek eskatutako informazio-eskaerak erantzuteko, komunikazio-kanalak ezartzeko eta, hala balegokio, eskatutako informazioa kudeatzeko erabiliko dira. Espainiako Soka Gakkaik jaso eta tratatzen dituen datuak, aldez aurretik adierazitako xedeak lortzeko beharrezkoak dira.
Datuak sartzeko betebeharrezkotasuna
Nahitaezkotzat jotzen diren inprimakiaren eremu guztiak betetzen ez badira, erabiltzeak ezingo du zerbitzu edo informazio-eskabidea bidali eta Espainiako Soka Gakkaik ezingo du eskatu nahi zaion hori kudeatu.
Sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak
Inprimaki desberdinetan bere datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzeak sartzeko, zuzentzeko edo bertan behera uzteko duen eskubidea erabili ahal izango du; horretarako, inprimaki hau bidaliko du edo Espainiako Soka Gakkairen helbide sozialera idazki bat bidaliko du.

