castellano castellano català català galego galego
Soka Gakkai >> SGIren ekintzak

SGIren ekintzak

SGIren ekintzak Nichiren Daishoninen filosofian oinarrituta daude eta bizitzarekiko errespetuaren garrantziak inspiratzen ditu. Gainera, giza eskubideen kontzientzia goratzen dute eta gizabanakoengan pertsonen arteko antzekotasunak zein desberdintasunak aitortu, errespetatu eta aintzat hartzeko espiritua pizten dute.

Oro har, SGIk beste erakundeekin batera lan egiten du, esate baterako: gobernuz kanpoko erakundeekin (GKE) edo Nazio Batuetako erakundeekin.

Bere ekintzek hezkuntza ematean eta honako gai hauei buruzko kontzientzia sortzean arreta jartzen dute:

  1. square Bakea
  2. square Garapen iraunkorra
  3. square Hezkuntza
  4. square Giza eskubideak
  5. square Erlijioen arteko elkarrizketa

Bakea

SGIren asmoa bake-kultura bat sustatzea da hezkuntzarekin zerikusia duten ekintzen bitartez, hau da, erakusketak, mintegiak eta tailerrak eginez. Adibide bat aipatzearren, Japoniako Soka Gakkai erakundeak arma nuklearrak deuseztatzeko sinadurak biltzeko kanpainak aurrera eraman ditu eta gerra bizi izan zuten pertsonen testigantzak jaso dituzte. Bizipen horiek dakartzaten 80 bolumen eta hainbat emakumeen esperientziak kontatzen dituzten 20 liburuki argitaratu dira, etorkizuneko belaunaldiek gerrek eragiten duten sufrimendua ahantz ez dezaten ziurtatzeko asmoz.

Garapen iraunkorra

Garapen iraunkorra sustatzeko eta izadia babesteko asmoz SGIk gauzatzen dituen ekintzak, besteak beste, garbiketa-kanpainetaz zein zuhaitzak landatzeko proiektuetaz arduratzen dira eta munduko herrialde desberdinetan egiten dira .Brasilgo SGIko Amazonaseko Ikerketa Ekologikoen Zentroan, baso-berritzearekin, ingurumenari buruzko hezkuntzarekin eta galzorian dauden animalia-espezien babesarekin zerikusia duten ekintzak egin dira; era berean, hazien banku bat sortu da Amazonaseko zuhaitzak babesteko asmotan.

1997az geroztik, SGIk Lurraren Gutuna bultzatu du garapen iraunkorra lortzeko behar diren balio partekatuak adierazten dituen herriaren gutun gisa. SGIk, halaber, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Nazio Batuen Hamarkadari laguntza eskaintzen dio (UNESCO) (2004-2015).

Hezkuntza

SGI mugimenduaren fundatzaileak, heziketa humanistikoa gizartea berritzeko giltzarritzat zuten hezitzaileak ziren. SGIk mundu osoan, bere ekintzen bitartez, ideal berbera mantentzen jarraitzen du.

Giza eskubideak

SGIk gizakiaren oinarrizko eskubideei buruzko erakusketak antolatzen ditu; era berean, gizakien eskubide eta erantzukizunekin zerikusia daukaten hitzaldi, elkarrizketa eta mintegi ugari egiten ditu, beste erakunde eta instituzio batzuen laguntzarekin.

SGIk, 2005ean martxan jarri zen Nazio Batuen "Giza eskubideetan hezteko mundu mailako progamaren" kaleratzean oinarrizko partaidetza izan du, eta proiektu hori hartzeari buruzko kontsultak egin ditu; horrez gain, programaren ekintza-planaren idazketan parte hartu du.

Giza eskubideen eremuan hezteko, 2004an bukatu zen Nazio Batuen Hamarkadari laguntza emanez, SGIk "Humanismoko mende batetarantz: Egungo munduan giza eskubideei buruzko ikuspegia" izeneko erakusketa aurkeztu zuen, zortzi herrialde desberdinetako 40 hiritan.

Erlijioen arteko elkarrizketa

SGIk erlijio desberdinetako ordezkariekin elkarrizketak izaten ditu, tolerantzia eta errespetua sustatzeko espirituan oinarrituz, baita gizadiak aurre egin behar dien oinarrizko arazoei konponbide bat aurkitzeko asmoz giza elkartasunezko elkarbanatutako loturak sortzeko ere. SGIko ordezkariek munduan egin diren erlijioen arteko jarduera ugaritan parte hartu dute: 2004 eta 2005ean zehar, SGIk "NAEIS & NAIN Connect 2004" izeneko biltzarra osatu zuen; Estatu Batuetako SGIk antolatutako erlijioen arteko zinema-jaialdi batean; Munduko Erlijioen Parlamentuan, Bartzelonan; eta Kanadan egindako Erlijioen Munduko 24. Konferentzian. Era berean, SGIk eta Europako Zientzia eta Arteen Akademiak, elkarrekin, ingurumen-arazoak, giza eskubideak eta bestelako gai batzuei buruzko erlijioen arteko zenbait elkarrizketa antolatzen dituzte.

Copyright © SGEs 2012 || Legezko abisua || Diseinua eta Ikuskera PPH & JCJ || Vàlid CSS || and XHTML